Estibaliz Linares ikerlari eta irakasleak pantailen erabileraz hitz egingo du Gasteizko Guraso Eskolen Topaketan
Gasteizko Guraso Eskolen 27. Topaketa antolatu dute Hezkuntza Zerbitzuak eta hiriko ikastetxeetako Guraso Eskoletako berrogei talde baino gehiagok. Partaideek Estibaliz Linares ikerlariaren eta irakaslearen gogoetak entzungo dituzte Haurtzaroa eta nerabezaroa 3.0 hitzaldian. Ondoren, horren inguruko mahai-ingurua egingo da. Belaunaldi berriek bizi duten errealitatearen inguruko ikuspegi konplexua finkatu eta gurasoek ibilbide horretan nola lagun dezaketen aztertzea izango da helburua.
“Gaur egun, pantailak belaunaldi berrien eta pertsona guztien bizitzan oso presente daude. Eztabaidaezinak dira erabilerak berekin dakartzan onurak, baina egia da gaizki eta gehiegi erabiltzeak familien artean mehatxua eta beldurra eragiten duten tresna ere bihurtzen dituela. Gai hau aukeratuta, interes horiek biltzen saiatu gara, baina, aldi beren, tresna digital horiek eskaintzen dizkiguten aukerak eta arriskuak hobeto eta gehiago ezagutu nahi ditugu”, azaldu dute.
Neska-mutilek eta gazteek generoaren ikuspegitik gehien erabiltzen, ikusten eta entzuten dutena (bideojokoak, YouTube, TikTok eta sare sozialak) aztertu eta gune horietan topatzen dituzten aukerez (nortasun alternatiboak, erresistentziak, elkarlanerako estrategiak) eta arriskuez (ziberindarkeria sexista barne) hitz egingo du Linaresek. Hitzaldiaren ondoren, mahai-ingurua izango da eta bertaratutakoek beren galderak edo zalantzak partekatu ahalko dituzte.

Europa Jauregian izango saioa, bihar, 17:00etatik aurrera . Ekimenak sarrera librea izango du.
