Esti Markezek uda giroko 'Desegin' kantua kaleratu du

Esti Markezek uda giroko 'Desegin' kantua kaleratu du Bideoklipa ere egin du Donostiako txokoak eta ekintzak erakutsiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esti-markezek-uda-giroko-desegin-kantua-kaleratu-du/@@download/image/esti izozki.png
2023/06/22
Bideoklipa ere egin du Donostiako txokoak eta ekintzak erakutsiz.
Esti Markezek uda giroko 'Desegin' kantua kaleratu du

Esti Markezek udari keinu egiten dion abestia plazaratu du, bideo eta guzti: Desegin. Maitasun librearen aldeko aldarria egin du kantuan, eta lotsak ahaztu eta norberak nahi bezelakoa izatearen garrantzia ere nabarmendu du : "Ahaztu lotsak eta nahi duzun bezalakoa izan, behin biziko gara eta disfrutatu ezazu bizitzan". 

Musika eta hitzak Esti Markez berarenak dira eta zuzenekoetan lagun izaten dituen musikariak izan ditu alboan kantu honetan ere: Josu Erviti bateria eta sinteetan, Iker Lauroba gitarran eta Dánae Riaño baxuan. Grabaketa eta produkzioaz ere Erviti arduratu da.

Bideoklipa Sara Mendezek zuzendu du eta Maialen Markezek egin du muntaia. Bideoan Donostiako hainbat tokitan agertzen da musikari aiarra, bainua hartzen, izozkia jaten edota funikularrean Igeldora igotzen.