Esti Markezek bere bakarkako ibilbidea hasi du 'Hitzekin jolasean' kantuarekin

Esti Markezek bere bakarkako ibilbidea hasi du 'Hitzekin jolasean' kantuarekin Urrian aurkeztuko du aurrerapen kantu honekin eta beste batzuekin osatutako diskoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esti-markezek-bere-bakarkako-ibilbidea-hasi-du-hitzekin-jolasean-kantuarekin/@@download/image/esti.png
2022/07/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urrian aurkeztuko du aurrerapen kantu honekin eta beste batzuekin osatutako diskoa.
Esti Markezek bere bakarkako ibilbidea hasi du 'Hitzekin jolasean' kantuarekin

Esti Markez musikaria 2020ko konfinamenduan sartu zen musika sorkuntzaren munduan, etxean igarotako ordu haiei zukua atera nahian. Kantuak egiten hasi zen eta, urte berean, Azal berritzen (AutoEkoizpena, 2020) diskoa argitaratu zuen bere aita Mikel Markezekin batera eta kontzertu-bira ere egin dute.

Denbora tarte honetan sortutako abestiekin diskoa grabatu du Markezek, eta bere bakarkako ibilbidearen lehen aurrerapena kaleratu berri du: Hitzekin jolasean

Bakarkako ibilbidean ez da bakarrik egongo, ordea, beste musikari batzuk izango baititu alboan: Iker Laubora gitarran, Dánae Riaño baxuan, eta Josu Erviti baterian. 

Urrian kaleratuko du diskoa. Kantu guztien musika berak sortu du eta baita letra gehienak ere. Pop-rock doinuak izango direla nagusi aurreratu dute, askotariko estiloekin jolas egingo duen arren. Abestiak bere "sendagai" direla eta haiekin "lotuta eta aldi berean aske" sentitzen dela adierazi du musikariak. Sentsazio horiek guztiak eta musikarekiko duen maitasuna islatuko omen du proiektu berrian.