Estepako otsoa

Musika letra larriz. Oso landua izan ohi da rock progresiboa deritzon musika, baita heavy metala ere. Atrebentzia handia da nire ustez horren serio jotzen saiatzea. Detaile piloa ditu diskoak, indar handia (behar denean bakarrik), neurtutako notak, hutsarteak, abesti berean sorpresa ematen duten eskala aldaketak, taldekideen protagonismo zatiak... Ingelesez eta euskaraz abesten dute. Konposaketan lan handia egin dute. Ekaitzek eta Olmok gitarra Iraitz baxuan. Lagun askoren lan fina ere nabari da diseinuan.