Estatu Batuetan, nerabeen artean modan dagoen aplikazioak, konplimenduak bata besteari bidaltzea ahalbidetzen du

Estatu Batuetan, nerabeen artean modan dagoen aplikazioak, konplimenduak bata besteari bidaltzea ahalbidetzen du Besteen alderdi positiboak soilik azpimarratzeko erabili litekeen sare sozial bat irudikatu zenezake? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estatu-batuetan-nerabeen-artean-modan-dagoen-aplikazioak-konplimenduak-bata-besteari-bidaltzea-ahalbidetzen-du/@@download/image/1366_2000.jpg
2022/10/26
Besteen alderdi positiboak soilik azpimarratzeko erabili litekeen sare sozial bat irudikatu zenezake?
Estatu Batuetan, nerabeen artean modan dagoen aplikazioak, konplimenduak bata besteari bidaltzea ahalbidetzen du

Sarean gorrotoa nagusi izaten da eta horregatik ideiak utopikoa dirudi apliazio honen planteatzen duena. Baina han, justu hori da Estatu Batuetan modan dagoen Gas aplikazioaren helburua. Ideia sinplea da: Nerabeek elkarri gauza atseginak esatea sustatu nahi dute. Besterik ez. Hori guztia.

Aplikazio atsegin honek herrialde horretako aplikaziorik deskargatuenen zerrendan sartzea lortu du.
Aplikazioak arrakasta hau eskuratzeko, ez du iragarkirik egin, ahozko ahokoaren bidez lortu du sona. Badirudi nerabeak hitz atseginen beharrean daudela. 

Oraingoz aplikazioa iPhone-etan erabiltzeko dago soilik eta nerabeei bereziki zuzendua da. Planteamendua erraza da: erabiltzaileei aplikazioak galdera errraz eta dibertigarriak bidaltzen dizkie galdetegi moduan, ondoren eurek laudoriak botatzeko euren lagunei. Hona hemen bertan irakurrri litezkeen adibide batzuk: "Ezagutu dudan pertsonarik ederrean", "arazoetan sartzearen beldurrik ez duena", "pertsona hau festa batean DJ bat baino hobea da"... Sinplea. Baikorra. Dibertigarria.