Estatu Batuetako osasun boterearen arabera, 13 urteko nerabe bat gazteegia da sare sozialetan egoteko

Estatu Batuetako osasun boterearen arabera, 13 urteko nerabe bat gazteegia da sare sozialetan egoteko Vivek Murthy Estatu Batuetako Zirujau Orokorra da. Bere ustez 13 urteko norbait gazteegia da sare sozialetan egoteko, nahiz eta Facebook edo Instagram bezalako plataforma ezagunek adin horretatik aurrera onartzen dituzten erabiltzaileak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estatu-batuetako-osasun-boterearen-arabera-13-urteko-nerabe-bat-gazteegia-da-sare-sozialetan-aritzeko/@@download/image/customer-experience-creative-collage.jpg
2023/02/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Vivek Murthy Estatu Batuetako Zirujau Orokorra da. Bere ustez 13 urteko norbait gazteegia da sare sozialetan egoteko, nahiz eta Facebook edo Instagram bezalako plataforma ezagunek adin horretatik aurrera onartzen dituzten erabiltzaileak.
Estatu Batuetako osasun boterearen arabera, 13 urteko nerabe bat gazteegia da sare sozialetan egoteko

Zirujau Orokorra, Estatu Batuetako Osasun Publikoko Zerbitzuaren ordezkaria da, eta beraz, herrialde horretako osasun publikoaren gaiei buruzko bozeramailea. 

Murthy-k CNN kateari egin zizkion adierazpenen arabera, sare sozialek ez diote ezertan laguntzen nerabeei. “Nire ustez, ikusi ditudan datuetan oinarrituta, 13 urteko nerabe bat gazteegia da sare sozialak edukitzeko. Gure bizitzetako momentu garrantzitsua da, gure autoestimua eta harremanak eraikitzen baititugu garai horretan eta sare sozialek ingurune distortsionatua eskaintzen dute, ez diote batere mesederik egiten adin horretako nerabeei”.

Murthy doktoreak ez zuen argitu bere ikuspegian oinarrituta aholku ofizialik igorriko duten ala ez. Meta erakundeak, Facebook eta Instagram plataformak biltzen dituenak, euren erabiltzaileei gutxienez 13 urte izatea exijitzen die. Google eta Youtube-k ere berdin. Azken honek, ordea, gurasoei “ikuskatutako kontua” sortzea ahalbidetzen die 13 urtetik beherakoentzat. Honela, haurrak zer ikusi lezakeen eta zer ez kontrolatzen da. Kasurik gehienetan, sare sozialek jaiotza data eskatzen dute erregistratzeko garaian.

Murthy-k adierazi du bere nahia gurasoak “batuta” ikustea dela, euren nerabeak sare sozialetatik at mantentzeko. “Gurasoak batu eta talde bezala euren nerabeek sare sozialak erabiltzea debekatzea bikaina litzateke, behintzat nerabe horiek 16, 17 edo 18 urte izan arte”. Eta zuri, zer iruditzen zaizu gomendioa? Goizegi ala beranduegi?