Estatu Batuetako emakumezko futbolariek gizonezkoen soldata bera izango dute selekzioarekin jokatzerakoan

Estatu Batuetako emakumezko futbolariek gizonezkoen soldata bera izango dute selekzioarekin jokatzerakoan Federazioak eta emakumezko jokalariek akordio historikoa eskuratu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estatu-batuetako-emakumezko-futbolariek-gizonezkoen-soldata-berdina-izango-dute-selekzioarekin-jokatzerakoan/@@download/image/5fa52ff47a0d5.r_d.496-279-9556.jpeg
2022/03/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Federazioak eta emakumezko jokalariek akordio historikoa eskuratu dute.
Estatu Batuetako emakumezko futbolariek gizonezkoen soldata bera izango dute selekzioarekin jokatzerakoan

Megan Rapinoe eta Alex Morgan buru izan dituen mugimenduak euren golik garrantzitsuena sartu du. Munduko txapelketa ugari irabazi dituen Estatu Batuetako emakumezkoen futbol selekzioak gizonezkoen soldata bera jasoko du hemendik aurrera selekzioarekin jokatzen duenean. 

Estatu Batuetako Federazioak emakumezko futbolariekin adostasun bat eskuratu du eta 24 milioi dolarreko indemnizazioarekin itxi dute akordio judiziala. Honela, generoagatiko diskriminazioagatik planteatu zuten auzian emakumeak garaile atera dira. 

Lortutako dirua banatu egingo da: 22 milioi 61 emakumeren artean banatuko da eta beste 2 milioi haurrak eta neska gazteak kirol honetan ibilbidea izateko aukerak izan ditzaten laguntzak sortzeko bideratuko da. 
Pasa den asteartean iragarri zen akordioa. Estatu Batuetako talde nazionaleko bost emakumek, orain dela urte batzuk demanda bat aurkeztu zuten aukera berdinen aldeko komisioan. Diskriminazioa salatu zuten bertan eta gizonezkoen soldata berdina exijitu. Auzia tribunaletaraino iritsi zen eta, azkenik, emakumeen alde egin du honek. 

Auzia hau planteatu zuten emakume jokalari aitzindariak Hope Hope Solo, Carli Lloyd (erretiratuak biak), Becky Sauerbrunn, Morgan eta Rapinoe (oraindik aktibo daudenak) izan dira. Bost jokalariek garai bat markatu zuen selekzioan jokatu dute, hainbat sari eskuratuz. Gizonezkoen selekzioak ordea, sekula ez du ezer garrantzitsurik irabazi, soldata onak salbu. 

Orain, euren garaipenik handiena eskuratu dute, eta hemendik aurrera Estatu Batuetako futbol selekzioarekin jokatzen duten gizonezko zein emakumezkoek soldata bera jasoko dute.