Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak debekatu egin ditu orientazio sexuala arrazoi hartuta kaleratzeak gauzatzea

Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak debekatu egin ditu orientazio sexuala arrazoi hartuta kaleratzeak gauzatzea Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak debekatu egin ditu orientazio sexuala arrazoi hartuta kaleratzeak gauzatzea, baztertzaileak direlako. Espero gabeko garaipena izan da LGTBI komunitatearentzat Ipar Ameriketan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estatu-batuetako-auzitegi-gorenak-orientazio-sexuala-dela-eta-burututako-kaleratzeak-debekatu-ditu/@@download/image/arcoiris-Corte-Suprema-Washington-DC_EDIIMA20190905_0298_22.jpg
2020/06/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak debekatu egin ditu orientazio sexuala arrazoi hartuta kaleratzeak gauzatzea, baztertzaileak direlako. Espero gabeko garaipena izan da LGTBI komunitatearentzat Ipar Ameriketan.
Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak debekatu egin ditu orientazio sexuala arrazoi hartuta kaleratzeak gauzatzea

Auzitegi Gorena gehiengo kontserbadorez osatzen da, baina hala ere neurri aurrerakoi baten alde bozkatu du. Horrela, interpretatu du 1964ko Eskubide Zibilen Legearen arabera langile bat ezin dela kaleratua izan bere orientazio sexualagatik. Aipatu, hau jada kontenplatua zegoela hau 21 estatutan. 

Neil Grosuch epaile kontserbadorea eta John Roberts Auzitegiko presidentea gutxiengo aurrerakoien ondoan kokatu dira oraingo honetan, eta horrela, legea aurrera atera da aldeko 6 bozkekin eta 3 aurka zituztela. 

Transexualen eskubideak
Albiste on hau beste batek iluntzen du ordea. Izan ere, joan den ostiralean Estatu Batuetako gobernuak hartutako neurriak indargabetuta utziko ditu abuztutik aurrera LGTBQ pertsonak diskriminaziotik babesten zituen zenbait neurri. Horien artean dago osasun arrera eta aseguru medikoa edukitzea. Honek zuzenean eragiten die ebakuntza bidez trantsizio egoeran zeuden pertsona transexualei.

Hastapeneko legeak zehazten zuen ilegala zela arraza, kolore, jatorri nazional, sexu, adin edo desgaitasunen batengatik osasun programetatik norbait baztertzea. 2016an, Barack Obamaren gobernuak, babes neurri berri bat gehitu zion sexuaren atalari, zioena identitate generoen barruan sartzen zirela gizona, emakumea, ez bata eta ez bestea eta gizona eta emakumearen arteko konbinaketa.
 

Orain, Estatu Batuetako gobernuak, azken arau hau ere indargabetu du, horrela sexua ezaugarri biologikoetara mugatuz berriz. Aldaketa politiko honekin, osasun arreta eskaintzen dutenek eta gobernutik diru laguntzak jasotzen dituzten aseguru medikuek pertsona transexualei zerbitzuak ukatzeko eskubidea izango dute.