Estatistika onartezinak

Estatistika onartezinak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/estatistika-onartezinak/@@download/image/92p8-2.jpg
2012/12/13
berria
Estatistika onartezinak
923 gizonezko atxilotu zituzten 2008ko urtarriletik urrira bitartean Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian. Horixe da genero indarkeriak iaz Euskal Herrian utzi zigun datu lazgarrietako bat. 923 emakumek erasoak jasan zituzten EAEn, hau da, 2007an baino 101 gehiago. %12ko igoera onartezina da. Salaketak %7 ugaritu ziren, 2.641etik 2.834ra. Kaltetutako emakumeen %52k 23-40 urte arteko adina du eta, horietatik %77, EAEkoak, Estatu Espainiarrekoak edo Europako Batasunekoak dira. Denbora tarte berean, bi emakume hil ziren tratu txarren ondorioz, 2007an bezainbeste. Begibistakoa da: lan handia dago egiteke tratu txarrak behin betirako desager daitezen.