Espress laburmetraiak

Kutxak Kultur Espresso II. Laburmetraien Lehiaketa antolatu du. 48 ordu izango dituzte parte hartzaileek bost minutuko filma egiteko.
Arteak beti izaten du loturaren bat bat-batekotasunarekin. Eta kasu honetan agerikoa da lotura hori: gai jakin bati buruzkoa behar du filmak eta objetu zehatz batek azaldu behar du bertan, baina antolatzaileek entrega eguna baino bi egun lehenago emango dituzte ezagutzera gaia eta objetua. Maiatzaren 23a da lanak jasotzeko data.
Lehiaketa honen helburua sormena zirikatzea da. Eta bertsolaritzaren baliabide bera erabiltzen da horretarako; muga batzuk jartzea. Bertsolariek gaia eta neurria jakinda inprobisatu behar izaten duten bezala, Kultur Espressoko parte hartzaileek gaia eta iraupena emanda eta lanerako epe labur batekin moldatu beharko dira
Zinema munduko jendea izango da epaimahaiko eta 1.000, 600 eta 300 eurotako sari bana banatuko dira.