Esponja goxoak!

Esponja goxoak! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
Esponja goxoak!
Rosie Skinnerrek hemeretzi urte ditu eta bost zituenetik esponjak jaten ditu. Astean bi esponja irensten ditu; zati txikiak egin eta egunean zehar murtxikatu ondoren, sabeleratu egiten ditu. Esponja bustien usainak txoratzen duela aitortzen du, eta ezinezkoa zaiola zaletasuna uztea. Izan ere, zoriona ematen dio esponja ahoratu eta irensteak. Ohitura bitxi horrek ospitalera eraman zuen hamairu urte zituenean; tripako min jasanezina zela eta, kirurgia egin behar izan zioten medikuek, ordura arte irentsitako esponja guztiak ateratzeko.