Espioi euskalduna

Espioi euskalduna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espioi-euskalduna/@@download/image/47p18-2.jpg
2012/12/13
berria
Espioi euskalduna
Garai batean, euskara espioitza lanetarako ere erabiltzen zuten. Esaterako, Urtubia anderea Liga Katolikoko espioia izan zen Nafarroa Beherean, eta Felipe II. Espainiako erregearen alde lan egin zuen. Emakumeak euskaraz idazten zituen txostenak, eta Nafarroako erregeordeari bidaltzen zizkion Urdazubiko abadearen bidez. Hona hemen erregeordeari bidalitako gutun baten zatia: "Jauna; erezebitou dout zure senoriaren carta (…). Emen dabilan beria da armadaren erdia jouan dela Indietaco flotaren bidera, eta beste erdia Barzalonara jouan dela (…)".