Espetxeak aztergai

Espetxeak aztergai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espetxeak-aztergai/@@download/image/2011515706espetxe1.jpg
2012/12/13
berria
Espetxeak aztergai
Espetxe sistemari buruzko jardunaldi kritikoak antolatu ditu Leioako Udondo gaztetxeak. Aste guztian zehar  erakusketak, antzerkia, eztabaidak, hitzaldiak eta kontzertuak eskainiko dira gaiaren inguruan. 

Espetxeak eta presoak errealitate arras ezagunak dira Euskal Herrian. Geure gizateak konpondu beharreko arazo garrantzitsu eta zailenetariko bat dugu berauena. Ezagunak izanagatik gai hauek behar bezala ezagutzen ez direlakoan, behar bezala ezagutu eta eztabaida politikoaren erdigunean kokatu ezean konpondu ezin daitezkeelakoan, Leioako Gaztetxetik ezagutza eta gogoetarako lehio bat ireki nahi izan dute.


Egitaraua


Aste osoan zehar, maiatzaren 16tik 22ra 'Makrokartzelak' erakusketa.

Asteartea 17, 19:00etan: 'Autodefensa' kolektiboaren eskutik 'Macrocarcel de
Zaballa y el negocio de las prisiones' hitzaldi-eztabaida.

Asteazkena 18, 19:00etan: 'Espetxe sistemaren alternatibak' hitzaldi-eztabaida Salhaketa kolektiboaren eskutik.

Ostirala 20, 21:00etan: kantautoreak. Alperrikako bizien jabe, El tierno desavorio eta Lupita la ingrata.

Larunbata 21, 15:00etan: Bazkaria eta bazkal ostean presoentzako eskutitzen idazketa tailerra.
20:30etan: kontzertuak. Pabellon 314 (D-beat harcore attac), Ultima neurona (HC punk azkarra), eta Pornosaurios (punk rocka). Sarrerak 3 euro.

Igandea 22, 20:30etan: Txirlora taldearen 'Francamente' antzezlana.

Irabazi guztiak presoentzat eta euren familientzat izango dira.