Espermatozoideak gainbeheran?

Gizon gazteen semena gero eta kaskarragoa dela adierazten dute azterketa zientifikoek. Kutsadura eta materia toxikoak daude, antza, honen guztiaren atzean.
Semenaren kalitatea egokia den ala ez neurtzeko, hiru adierazle hartzen dira kontuan: espermatozoideen bolumena, eta hauen mugikortasuna eta kontzentrazioa. Ba, ugalketan laguntzeko hainbat zentruk bildutako datuen eta Marques Institutuak zuzendutako ikerketa baten arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan aztertutako laginen %18,7k 20 milioi baino gutxiagoko kontzentrazioa erakusten dute, Osasunerako Mundu Erakundeak kalitatezko sementzat jotzen duenaren azpitik alegia. Lagin guztiak 18 eta 30 urte bitarteko gazteenak dira. Nafarroan, datuak ez dira hain txarrak, eta Iparraldeari dagokion ehunekorik ez dugu azterketa ez baitzen hara ere zabaldu.
Semen kalitate baxua duten gazteengan aldaketa kromosomikoak ere antzeman dituzte ikerketa honetan. Dirudienez, industriek igorritako kutsadura eta disruptore endokrinoak deitutakoak dira errudunak. Azken hauek organismoko ehun koipetsuetan itsasten dira eta hormona femeninoen modura jokatzen dute. Haurra amaren sabelean dagoenean eragiten dute, gai toxikoak zilborrestearen bidez kutsatuz eta espermatozoideen eraketan aldaketak eraginez.
Europar Batasunak 550tik gora disruptore endokrino zerrendatu ditu. Tartean dira hainbat pestizida, ongarri, plastiko, produktu kosmetiko, eraikuntzarako zenbait material, garbiketa produktu batzuk, erraustegien isuriak eta biodegradagarritasun maila txikiko materialak.
Askotan entzun dugu, bestalde, praka estuak erabiltzea, telefono mugikorra poltsikoan gordetzea eta tabakoa edo alkohola kontsumitzea kaltegarria izan daitekeela. Hauek guztiak, ordea, funtsik gabeko mitoak dira, orain arte behintzat ez baita halakorik frogatu. Kutsaduraren eta gai toxikoen eragina, aldiz, aspalditik egiaztatu dute.
XX. mendean, jada, aldaketa nabariak sumatu zituzten gai toxiko hauekin kontaktu zuzenean zeuden animaliengan: ugalkortasuna galtzen zuten, ezohiko jokabide sexualak agertzen zituzten eta bigarren mailako sexu karaktereetan aldaketak jasaten zituzten (emeen maskulinizazioa eta arren feminizazioa).
Animaliekin egindako probak gizakiongan burutzea zaila den arren, gugan agertu eta gara daitezkeen gaixotasunak zehaztasunez deskribatu dituzte zientzialariek: espermatozoideen kontzentrazioa gutxitzea eta hauen bolumena txikitzea, garapen arazoak genitaletan (barrabilak sabel aldean garatzea adibidez, edo hipospadia, gernubidea txikitzea alegia), tumoreak genitaletan eta sexu-garapen arazoak (lehenego hilerokoaren aurreratzea nesketan eta bularren handitzea mutiletan).
Kutsaduraren eta gai toxiko hauen gaineko kontrolak eta erregulazio neurriak zorroztu ezean, etorkizun hurbilean aipatutako gaitzak izugarri ugaritu eta larriagotu daitezke.
Bestela, gizaki osasuntsuez ari gerenean, jakin semenaren kalitatea hobetu dezakeen ekintza bakarra maiz isurtzea dela. Barrabiletatik datozen espermatozoide berriei lekua egitea alegia.

Jostailu erotikoez ari garenean, garrantzitsua da kontuan hartzea denda berezitu batera jo gabe etxean ditugun hamaika objektuk eta elementuk ere balio dezaketela ondo pasatzeko. Nesken masturbaziorako, adibidez, dutxako edo bideteko ur zorrotadak izan daitezke baliagarriak; ur irteera eta intentsitate ezberdinekin jolastea, alegia. Bainuontzia edo dutxako platera izateak ere aukera ezberdinak eskaintzen ditu. Bidetaren kasuan, bestalde, eserita egotea eta zorrotadaren propultsioa sartzen dira jokoan. Gainera, ur beroaren laguntzaz genitalak kitzikatzeak lubrikazioan lagun dezake. Edozein kasutan, eguneroko ekintza bat joko erotiko bihurtzea aberasgarria da, beti ere gogoa eta denbora izanez gero.

Masturbazioa bainugelan

Proba ezank: 69 alboz