Esperimentuak familian egiteko ekimena Elhuyarren eskutik

Esperimentuak familian egiteko ekimena Elhuyarren eskutik Etxean egon beharreko egun hauetan zientziarekin ikasi eta dibertitzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esperimentuak-familian-egiteko-ekimena-elhuyarren-eskutik/@@download/image/Captura de pantalla 2020-03-27 a las 09.07.18.png
2020/03/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Etxean egon beharreko egun hauetan zientziarekin ikasi eta dibertitzeko prest?
Esperimentuak familian egiteko ekimena Elhuyarren eskutik

Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.

Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira; apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei (G) egiten die proposamena. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.

Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko, bideoak igotzeko eta iradokizunak egiteko gonbita luzatu du Elhuyarrek.

Animatu, esperimentatu eta partekatu!