“ESPERANTZARA KONDENATUA” ****

“ESPERANTZARA KONDENATUA” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esperantzara-kondenatua/@@download/image/79p68Gari.jpg
2007/11/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
GARI
79.zenbakia
“ESPERANTZARA KONDENATUA” ****
Hauxe da Gariren diskorik onena, eta esango dugu zergatik. Batetik, Gari bera da: bere buruarekin segurtasuna eta erosotasuna transmititzen du, baita orain arte inoiz entzun ez dizkiogun ahots jolasak egiterakoan ere. Bestetik abestiak daude: ondo egituratutako abestiak, soberako elementuez biluztuak, intentsitateetan neurtuak… oso abesti onak, azken batean. Eta azkenik, konponketak aipatu behar dira –Fran Iturbek eta Karlos Aranzegik unibertso aberatsa sortu dute kantuen inguruan—, eta ekarpen polita egiten duten kolaborazioak –Ivan Ferreiro eta Ines Osinaga—. Eta hitzak. Ederrak. Sotilak. Bai, Gariren diskorik onena.