Espazioko zaborra

Espazioko zaborra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espazioko-zaborra/@@download/image/2012828362Kiruna.jpg
2012/12/13
berria
Espazioko zaborra
Kiruna gainetik pasatzerakoan igorri du azken seinalea Envisat sateliteak, Suediako lurrazaletik 790 kilometroko altuerako orbitan. ESA Europako Espazio Agentziak 2002an jaurtikitako aparailuak hala amaitu du Lurraren ingurumenari buruz hamar urtez egindako ikerketa. Kontaktua  berreskuratzen saiatu arren, ESAk amore eman du, izan ere, sateliteak espero baino bizialdi luzeagoa egin du, hasiera batean bost urteko misioa izan behar zuenaren iraupen epea bikoiztu baitu. Oraingoz bere orbita egonkorra dela baieztatu dute agentziatik; alegia, denok ulertzeko moduan, espazioko zabor bilakatu da Envisat.