Espazioko lehen hotela orbitan egongo da 2025. urterako

Espazioko lehen hotela orbitan egongo da 2025. urterako Izarrak inoiz baino eskurago: 2025ean bost izarreko hotel bat irekiko da milioika izarren artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espazioko-lehen-hotela-orbitan-egongo-da-2025-urterako/@@download/image/img_lbernaus_20171023-161514_imagenes_lv_terceros_istock-695402486-kF3E-U432301422264LI-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2019/09/09

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Izarrak inoiz baino eskurago: 2025ean bost izarreko hotel bat irekiko da milioika izarren artean.
Espazioko lehen hotela orbitan egongo da 2025. urterako

Unibertsoaren handitasuna ikusteko zortea izan dutenak gutxi izan dira orain arte. Gehienok hiri edo landa guneetatik behatu behar izaten dugu zerua, izarretan dauden munduak irudikatzera mugatuz. Hori aldatzera doa ordea.

Gateway fundazioak dionez pertsona batek izan dezakeen esperientziarik desiratuena espaziora bidaiatzea da, unibertsoaren handitasunean une batez galduz, isiltasuna esperimentatzea eta Lurra urrundik behatzea.

Helburu horrekin, fundazioak Von Braun Space Station proiektua garatu du. Estazio birakaria da eta hotel espazial bat bezala funtzionatuko du. Bertan gimnasio bat, sukaldea, jatetxea, taberna eta logelak aurkitu ahal izango dira.

Ideia Wernher von Braun-ena izan da, NASAko zientzialari alemana da bera eta egun batzuk pasatzeko erosoa den lehen portu espaziala egitea du helburu. Lortu al du helburua 2025. urterako?