Espazioan sortutako petrolioa

Espazioan sortutako petrolioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espazioan-sortutako-petrolioa/@@download/image/4p23-1.jpg
2012/12/13
berria
Espazioan sortutako petrolioa
Mexikoko Golkoko Campèche izeneko urazpiko petrolio meatokia dinosauruen bukaera ekarri zuen asteroideak berak sortu zuen. Asteroidearen kolpearen ondorioz, lurrazaleko kararriak lurpean geratu ziren, asteroidearen aztarnen azpian, eta beraz, hidrokarburoak garatzeko giro aproposa sortu zen. Gaur egun 1,3 milioi kupel petrolio sortzen dira egunero eta munduko meatokirik onenetakoa da.