Espazioan errodatuko duen lehen aktorearen bila

Espazioan errodatuko duen lehen aktorearen bila 'Challenge' filmerako emakumezko aktore protagonistaren bila dabil Roscosmos Korporazioa; grabaketa datorren udazkenean egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espazioan-errodatuko-duen-lehen-aktorearen-bila/@@download/image/1366_2000.jpg
2020/11/05
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'Challenge' filmerako emakumezko aktore protagonistaren bila dabil Roscosmos Korporazioa; grabaketa datorren udazkenean egingo dute.
Espazioan errodatuko duen lehen aktorearen bila

Animatuko zinateke espazioan errodatzera? Lurretik at lan egiteko prest dagoen emakumezko lehen aktorearen bila dabil Roscosmos Korporazioa; aukeratua Challenge izeneko filmeko protagonista izango da, eta grabaketa 2021eko udazkenean hasiko da. Noski, erronka ez da erraza; aukeratutako aktora Nazioarteko Estazio Espazialean eta noski, kanpoan errodatzeko gai izan beharko du. 

Errusiar Korporazioak argitu duenez, espazioan osoki errodatuta izango den historiako lehen filma izango da. Aktorea aukeratzeko medikuz osatutako komisio bat izango dute, eta astronauta-ikertzaile funtzioak bete beharko ditu, tripulazioko eskubide osoko kide bilakatuz. Hau da, ez da aktore soila izango; benetako astronauta ere izango da.

Zoritxarrez, papera ez dago guztion eskura; hauek dira Roscosmosek ezarritako baldintzak:

- Errusiarra izatea

- 25 eta 45 urte bitartekoa 

- Ingelesa oinarrian jakitea

- 150-180 zentimetro bitartekoa

- 50-75 kilo bitartekoa

Ezaugarri fisikoek garrantzi handia dute, espaziora egindako bidaietan ezinbestekoak direlako kalkulu horiek zorrotzak izatea dena ondo irten dadin. Horrekin batera, medikuen komisioak hautagaien ezaugarri medikuak, psikologikoak eta profesionalak aztertuko dituzte. Aukeratuak direnak Kosmonauten Eskolan sartuko dira, 3 hilabeteko prestakuntza jasotzeko. 

 

Если вы чувствуете в себе силы и готовы принять вызов — это ваш шанс стать первой 👩‍🚀

🚀 Мы совместно с Первым каналом и студией Yellow, Black and White объявляем конкурс! Победительница получит главную роль в первом художественном фильме, снятом на МКС ➡️ https://t.co/9YOIMO4QIs pic.twitter.com/YsjMQEkgXd

— РОСКОСМОС (@roscosmos) November 3, 2020