"Espazioak" erakusketa zabalduko dute Bilboko Fnac-en

"Espazioak" erakusketa zabalduko dute Bilboko Fnac-en https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espazioak-erakusketa-zabalduko-dute-bilboko-fnacen/@@download/image/201242843espacio_1.jpg
2012/12/13
berria
"Espazioak" erakusketa zabalduko dute Bilboko Fnac-en
Sei autoreren 24 argazki bildu dituzte 'Espazioak' erakusketan, espazioa ulertzeko modu ezberdinak landuz. Apirilaren 4an zabalduko dute —datorren asteazkena—, eta maiatzaren 12ra bitarte ikusgai izango da Bilboko Fnac-en. 

PhotoEremu argazki kolektiboa da, eta espazioa, argia eta denbora trilogiaren baitan argazkigintzaren oinarriak aztertzen dituzte. Beren lehen emanaldia da honakoa, eta sei ikuspuntu ezberdin eratzen dituzten irudiez osaturik dago. Teknikak ere oso ezberdinak dira, gainera.

Irudietan espazio arkitektoniko oso definituak ageri dira: batzuk gaur egungoak, eta beste batzuek, aldiz, hondaturik daudenak; zenbait onirikoak, eta beste hainbat abstraktuak. Aukerak mugagabeak dira, eta horiek ere era askotara interpreta daitezke.

Artistak


Andres Basilio Sagarna
David Saez de Ibarra
Estibaliz Diaz Diaz de Espada
Laura Baraja Arrieta
Jorge Arana Roa
Zigor Elorriaga Ayarza