Espainiar Estatuan eutanasia legea onartu da azkenik

Lege honek onartzen du gaixoa berak bere burua medikatzea heriotza lortzeko edo mediku baten laguntzaz lortzea (lagundutakoa suizidioa) eutanasia bidez. Honela, azkenetan dagoen pazientea lagunduko luke sendagileak.
Berri pozgarria bada ere, gaixo askok eta hauen familiak azpimarratu dute berandu iritsi dela, nahiz eta ospatzen duten iritsi izana. Izan ere, aurretik pertsona asko hil baitira medikuaren inongo laguntzarik gabe. Hemendik aurrera ordea, norberak erabaki ahalko du zer egin bere bizitzarekin askatasun gehiagoz.
Baldintzak
Eutanasiarekin aurrera egin ahal izateko autonomia bakoitzak Berme eta Ebaluaziorako komisioa sortuko du eta hauek izango dira eutanasia onartuko dutenak. Komisio hauek prest egon beharko dute ekainerako, orduan sartuko baita legea indarrean. Eutanasia legezkoa den beste herrialdeetan ez dago horrelakorik. Espainian ordea, baimena bi mediku ezberdinek eman beharko dute.
Prozedura
Arauak medikuek kontzientzia eragozpenagatik errefusatzea ahalbidetzen du, nahiz eta argi uzten duen horregatik prozesurako eskubidea ezin zaion kendu gaixoari. Izan ere, hiltzeko laguntza osasun etxe guztietan eskaini beharko da, izan publiko zein pribatu, eta baita, besterik ezin balitz gaixoaren etxean ere.
Eutanasia eskatu ahal izango dute gaixotasun larri edo sendatu ezinezko bat pairatzen duten adineko pertsonek edo gaixotasun kroniko batengatik ezindu bilakatzen direnek eta horrek, sufrimendu psikologiko eta fisiko ezin jasanezkoa eragiten badie. Eskaera bi aldiz aurkeztu beharko dute idatziz eta erabakitzeko bi prozesuren ostean, baldintzak betetzen badituzte hiltzeko laguntza jasoko dute eskaera onartu eta 35 egunera.