Espainiar Estatuan abusu sexual guztiak erasoak izango dira eta kaleko jazarpenak zigorra izango du "bai bakarrik da bai" legearekin

Espainiar Estatuan abusu sexual guztiak erasoak izango dira eta kaleko jazarpenak zigorra izango du "bai bakarrik da bai" legearekin Espainiako Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du lege berri hau, mugimendu feministaren aldarri nagusienetako bat ardatz harturik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espainiar-estatuan-abusu-sexual-guztiak-erasoak-izango-dira-eta-kaleko-jazarpenak-isuna-izango-du-bai-bakarrik-da-bai-legearekin/@@download/image/733826.jpg
2021/07/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiako Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du lege berri hau, mugimendu feministaren aldarri nagusienetako bat ardatz harturik.
Espainiar Estatuan abusu sexual guztiak erasoak izango dira eta kaleko jazarpenak zigorra izango du "bai bakarrik da bai" legearekin

Kaleetan horrenbestetan entzundako "ez da abusua, bortxaketa da" lelo lege bihurtu da Espainian. Lege honek dio onespenik gabeko ekintza sexual oro eraso bat dela. Honela beraz, nola geratzen dira delituak eta nola izango dira zigortuak? 

Erreformak zehazten du askatasun sexualaren aurkako ekintza oro eraso bat dela, eta horren barruan hainbat jokabide sartzen dira. Egun abusua eta erasoa Espainiar Estatuan delitu ezberdinak dira; indarkeria fisikoa egon den edo ez, ala beldurraraztea egon den aztertzen da. Penetrazioa egongo ez balitz, beldurraraztea 1-3 arteko kartzelarekin edo 18-24 hilabeteko isunarekin zigortuko litzateke. Indarkeria berriz, 1-5 arteko kartzela zigorrarekin. 

Sarketa egon den kasuetan, abusuak 4-10 urte bitarteko kartzela zigorra ekar lezake eta erasoak 6-12 urte bitartekoa. Hori da, orain arteko legeak dioena, baina onartutako proiektu berri honek hau aldatu nahi du. Lege berriak ez ditu horrelako bereizketak egin nahi eta kartzela zigorrak zuzenean 4 urtetik 12ra bitartekoak izango dira. Berdintasun Ministerioak zehaztu du lege hau indarrean sartzen denean biktimek ez dutela  defenditu ziren ala ez, edota indarkeria egon zen ala ez deklaratu beharrik izango. Eraso arinenak, ezezagunen ukitzeak kaletik adibidez, isunekin zigortuko dira edo urtebeteko kartzelarekin. 

Arauak zenbait larriagotze zehatz biltzen ditu eta horien artean dago talde erasoa, biktimaren zaurgarritasun berezia edo armen erabilera. Hauetako bat gertatuko balitz, sarketarik gabeko erasoa 2-8 urte bitarteko kartzela zigorrean bilakatuko litzateke (egun 5-10 urtekoa da) eta bortxaketaren kasuan 7-15 urte bitarteko kartzela (egun 12-15 urtekoa).

Kale jazarpena
Lege berriaren beste berrikuntzetako bat noizbehinkako jazarpena, orain arte zigortzen ez zena, zigortzea da. Kaleko akosoa bezala ezagututakoa kalean, tabernetan, diskoteketan... gertatu daitezkeenak dira eta horiek zigortuko dira. Hori bai, jazarpena jaso duen biktimaren salaketa beharko da eta zigortutakoak une oro lokalizatua egon beharko du edo komunitate lanak buru 5-30 egunez, zigorraren arabera, edota 1-4 hilabete arteko isuna ordaindu. Kuota epaileak zehaztuko du eta kondenatuaren egoera ekonomikoa kontuan hartuko da.