Espainiar estatuan abortatzera doazen emakumeak jazartzea delitua da jada
Lege hau ezartzeko eredu bezala Frantziar estatuko legedian oinarritu dira. Bertan jazarpen mota hau delitua da. Eskuineko PP eta Vox alderdiak salbu, beste alderdi guztien aldeko bozka izan du erreformak. Honela, apirilaren 14tik jada legea da eta ezingo da abortatzera doazen emakumeak jazarri, ez behintzat zigorrik jaso gabe. Lege honen bidez, euren haurdunaldia eten nahi duten emakumeen segurtasun juridikoa bermatu nahi da, baita abortuetan parte hartzen duten profesionalen segurtasuna ere.
Jazarpen hau burutzen dutenek hiru hilabeteko zigorra bete beharko dute edo urte beteko lanak burutu komunitatearen alde. Legearen testuaren arabera, egoeraren larritasunaren arabera tribunalek zenbait lekuetara pertsona hori hurbiltzearen debekua ere ezarri lezakete, sei hilabetetik 3 urtera arte luzatu litekeena. Gainera, ez da jazarpena jasan duen pertsonaren salaketarik beharko.

