Espainian etxe-animaliak jada ez dira gauzak izango legearen aurrean

Espainian etxe-animaliak jada ez dira gauzak izango legearen aurrean Espainiar Estatuko kongresuak lege proposamena onartu du eta Kode Zibilaren aldaketa eskatu dut etxeko animaliak ondasunak beharrean izaki bizidunak izatera pasa daitezen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espainian-maskotak-jada-ez-dira-gauzak-izango-legearen-aurrean/@@download/image/PAG.11_SECCION_DERECHO_ANIMAL.PEU_GODS_MAjpg.jpg
2021/05/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiar Estatuko kongresuak lege proposamena onartu du eta Kode Zibilaren aldaketa eskatu dut etxeko animaliak ondasunak beharrean izaki bizidunak izatera pasa daitezen.
Espainian etxe-animaliak jada ez dira gauzak izango legearen aurrean

Diputatuen Kongresuak Kode Zibila aldatzeko lege proposamena kontuan hartzea onartu du etxeko animaliak gauzak izatetik izaki bizidun izatera pasa daitezen legearen aurrean Frantzia edo Alemania bezalako herrialdeetan bezala. Espainia egun 16 milioi maskota bizi dira, baina urtero 150.000 etxeko animalia abandonatzen dira. 

Lege erreforma honek maskotak enbargatzea ekidingo du egun gertatzen den bezala zorrak dituzten jabeekin edo hipoteka ordaintzen ez dutenekin. Gainera, banaketa edo dibortzio kasuetan, lege proiektu honek zehazten du epaileak erabakiko duela animalia hauen norakoa, orain seme-alaben zainketarekin egiten den bezala, eta bisita aldiak zehaztuko ditu. Bi aldeak akordio batetara iristen ez badira, epaileak erabakiko du animaliak bi aldeekin konfiantza duen edo batekin gehiago bestearekin baino, animaliaren ongizatea lehenetsiz familiako kideen interesen gainetik. Bestalde, ekimenak banaketa baten aurrean animalien zainketari lotutako kargak ere barne hartzen ditu. 

Honela, lege proiektu hau aurrera atera da alderdi guztien babesarekin VOX-ena salbu. Beraz, hemendik aurrera Espainian animaliak jada ez dira objektuak izango, baizik eta sentsibilitatez hornitutako izaki bizidunak. 

Aldaketa gehiago
Orain arte, Kode Zibilak etxeko animaliak ondasun higiezina zela kontsideratzen zuen, lege proposamen berri honek zehazten du ordea, animaliak sentsibilitatez hornitutako izaki bizidunak direla eta jabeak bere ongizatea bermatu behar duela espezie bakoitzaren ezaugarrien arabera. 

Gainera, zehazten du animalia zauritu baten edo hirugarrengo batek abandonatutako baten sendaketa eta zaintzara bideratutako gastuak errekuperagarriak direla ordaindu dituenarentzat. 

Azkenik, proposamen lege honek gehitzen du animalia galdu bat aurkitzen duen horrek bere jabeari itzuli beharko diola. Hori bai, aurkitutako animaliak tratu txar edo abandonatze zantzuak baldin baditu aurkitu duenak denbora batez eduki ahal izango du, autoritateei egoeraren berri informatu ostean.