Espainian, lehenengo aldiz, abortu eskubideari trabak jartzea delitua izango da
Orain dela aste batzuk onartu zen lege hau Kongresuan. Honela, abortua boluntarioki etetera doazen emakumeak nolabait erasotzen dituztenek zigorra izango dute.
Testu legegilea aldeko 204 bozkekin, aurkako 144 bozken eta inongo abstentziorik gabe onartu zen. Zigorrei dagokionez hiru hilabetetik urtebeterainoko zigorrak edota komunitatean onerako lanak biltzen ditu euren haurdunaldia eteteko emakumeek duten eskubidea erabiltzerakoan, mugak ezartzen badira edo erasotzen badira.
Eskuineko PP eta VOX alderdiak izan ziren neurri berri honen aurka bozkatu zuten bakarrak. Arau berri honen tramitazioa parlamentarioa Senatuan jarraituko da, baina onartzea espero da.
Bestalde errerforma honi esker 16 urtetatik aurrerakoek abortu eskubidea izango dute modu "autonomoan" eta gainera hiru egunetako hausnarketa aukera kentzea proposatzen da. Abortuaren legeak, eutanasia legean bezala, kontzientzia-objektoreak izango ditu kasu guztietan abortuak berme osoekin burutu daitezen.

