Espainiako selekzioari uko
Asier Aspuru pilotariak soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko lukeela adierazi du; berdina diote Ekhi Ziarrustak eta Inhar Ugartek.

Munduko Pilota Kopa urrian jokatuko dute, baina Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta Eta Inhar Ugartek uko egin diote Espainiako selekzioarekin entrenatzeko deialdiari. Hiruek adierazi dutenez, Euskal Herria ordezkatuz jolasteko asmoa dute soilik.
Gaineratu dutenez, Espainiako selekzioarekin jokatzeak mezu okerra emango like, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatuz”.