Espainiako Estatuko musika independentearen MIN sarietarako bozketa epea zabaldu dute

Espainiako Estatuko musika independentearen MIN sarietarako bozketa epea zabaldu dute Euskal disko onena bozkatzeko aukera dago, besteak beste, martxoaren 6ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espainiako-estatuko-musika-independentearen-min-sarietarako-bozketa-epea-zabaldu-dute/@@download/image/min_sariak_2024_bozka_epea.jpg
2024/02/29
Euskal disko onena bozkatzeko aukera dago, besteak beste, martxoaren 6ra bitarte.
Espainiako Estatuko musika independentearen MIN sarietarako bozketa epea zabaldu dute

Espainiako Estatuko musika independentearen MIN sarietako hautagaiak bozkatzeko epea zabaldu dute eta kategoria bakoitzeko bost bakarlari edo talderi eman daiteke botoa.

Kategorietako bat Euskarazko Disko Onenaren Etxepare saria da eta hauek daude hautagaien zerrendan: Akaleiaren Ondoloin, Amoranteren Harri Herri Har, Bas(h)oanen II, Bulegoren Aldatu aurretik, Esne Beltzaren Esne Bidea, Euskal Barrok Ensembleren Subh, Ezezez-en Katuzaldia, Ezpalaken Lagunekin zuzenean, Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabalen Sustraien matxinada, Habiren Ohartu, Haize Arrosaren Ez dogu zor ezer, Ibil Bediren Goldea, Jon Maiaren Kantu berri bat gara, Jai/egun-en Argiek istilu, Jose Ramon Senperenaren Lied Koadernoa, Kadiraren Kadira, Korrontziren Korrontzi 20, Kepa Junkeraren Erromeriak, Kuttuneren Zer ote da?, Izaroren Cerodeenero, Intzaren Aheri, Modus operandiren Atzo/Gaur, Muganen Aurrera ez den alde batera, Nøgen-en Åben cirkel, Sara Azurzaren Hemen berriro, Xabi San Sebastianen Betazalak, eta Zetak taldearen Aaztiyen

Beste kategorietan ere badira euskal artistak. Hemen kontsulta daitezke denak. 

Martxoaren 6ra arte bozkatu ahal izango da, eta ondoren jakinaraziko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko hamabost artista edo talde bozkatuenak. Adituek osatutako epaimahaiak alor bakoitzeko bost finalista hautatuko ditu, eta sari banaketa apirilaren 17an egingo da, Zaragozan.

‘Disko Onena’ epaimahaiak hautatuko duen zuzenean; ‘Diseinu Onena’ diziplinakoan ere adituek egingo dute hautaketa; eta ‘Mario Pacheco Ohorezko saria’ UFI-ko (Unión Fonográfica Independiente) kideek emango dute.