Espainia: Madrileko Gobernuak trans eta LGTBI legeak indargabetu ditu

Pasa den ostiralean, PP alderdiko talde parlamentarioak, Isabel Diaz Ayuso buru duenak, Madrileko Biltzarrean, ahalik eta azkarren, identitate eta genero adierazpenaren legearen aldaketa eskatu zuen. Eskaera onartzeko arazorik ez da egongo, alderdiak gehiengoa baitu Kamera erregionalean. Madrildar agintariak hainbatetan esan du "Madrileko trans legea nola dagoen erredaktatua" ez zaiola gustatzen eta honen "alderdirik kaltegarrienak" indargabetzearen alde zegoela.
Egindako aldaketek modu askean generoaren identitatea onartzea indargabetzen du, baita trans pertsonen nortasunaren garapen askea ere eta bere generoaren arabera tratatuak izateko eskubidea. Gainera, identitateagatik bazterketarik ez pairatzea eskoletan ahalbidetzen duen legea ezabatu du, hau da, hemendik aurrera Madrileko eskola eta institutuak ez daude behartuak jazarpen mota honen aurrea neurriak hartzera.
Hezkuntza planak ere indargabetuak geratzen dira, hain justu bazterketa murriztea helburu zutenak. LGTBI elkarteek jada ez dute hezkuntza zentroetan klaserik emango. Carla Antonelli, Madrileko lehengo trans senatariak PPk emandako pausoa "koldarra eta lotsarik gabea" iritzi dio.
Dena den, espainiar legegintza autonomien legeen gainetik dago eta beraz, Madrileko Komunitatea behartua egongo litzateke berdintasun legea betetzera. Espainiako ministroa den Irene Monterok honela adierazi du X deitutako sare sozialean: "Madril behartua dago legea betetzera. Trans eta LGTBI eskubideen legea, legea da" autonomia guztientzat.
Atzo milaka pertsona manifestatu ziren Espainiako hiriburuan neurri atzerakoi hauen aurka.