Espainia Kongoren kaltetan

Espainia Kongoren kaltetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/espainia-kongoren-kaltetan/@@download/image/20094281708KINSHASA.jpg
2012/12/13
berria
Espainia Kongoren kaltetan
Kinshasa hiritik (Kongoko errepublika) Espainiaren aurkako salaketa mezua zabaldu du hango Caritas erakundeko zuzendari Bruno Miteyok. Elkarte horretako buruaren arabera, Espainiak armaz betetako hegazkinak bidaltzen ditu Kongora, Frantziak eta Belgikak egiten duten bezalaxe. 1996tik hona 5 milioi lagunetik gora hil dira Kongon, etnien arteko borroken ondorioz. Horrez gain, milaka pertsona bortxatu dituzte eta azken 6 hilabeteetan, milioi eta erdi lagunek ihes egin behar izan dute handik. Espainiako enbaxadak asko omen daki honi guztiari buruz, baina isilik dagoela salatu du Miteyok. Zergatik ote?