Esoterismoak Donostia kutsatuko du abuztu hasieran

Esoterismoak Donostia kutsatuko du abuztu hasieran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esoterismoak-donostia-kutsatuko-du-abuztu-hasieran/@@download/image/20107237616Esoterismo.jpg
2012/12/13
berria
XVII. Nazioarteko Esoterismo Erakusketak uztailaren 30ean zabalduko ditu ateak Donostiako Miramar Jauregian. Abuztuaren 8ra bitarte, astrologia, tarota, gertakari paranormalen kontakizunak eta beste protagonista izango dira hiriburuan.

Aurtengoa 17. edizioa da eta antolatzaileek inaugurazio ekitaldi berezia antolatu dute: Gaden Shartse monastegiko sei Lama tibetar gonbidatu dituzte beren kantuekin "parte hartzaileen gorputz eta gogoak armonizatzeko".

Baina azoka zabalik izanen den hamar egunetan zehar esparru honetako beste hainbat izen ezagun ere hurbilduko dira Miramar Jauregira. Bertan izango da, adibidez, askok munduko medium hoberentzat jotzen duten Marylin Rossnet doktorea jendaurreko bidentzia erakustaldiak egiten.

Arduradunek azpimarratzen duten beste gonbidatu bat Ricardo Bru hipnotizatzailea da, gizakiok bizi ditugun krisi gehienen sorburua gure buruan dagoela proposatzen duena eta, beraz, burua kontrolatuz gero posiblea dela gure arazoentzako konponbide bat topatzea.

Javier Barroso kazetariak, adibidez, hainbat celebrityk izandako esperientzia paranormalen berri emango du eta Mikel Lizarraldek intuizioa lantzen, garatzen eta erabiltzen irakatsiko du.

Horretaz guztiaz gain, ohi bezala, gerturatzen direnek hamaika hitzaldi eta stand izango dituzte aukeran eta nahi beste astrologia nahiz tarot kontsulta egin ahalko dute.

Informazio osoa www.artesadivinatorias.esatarian duzu.