Esne Beltzak bideoklip eta ikuskizun berriak dakartza

Taldeak azken hiru hilabeteak eman ditu taularatze berria prestatzen. Aste honetan bertan estreinatuko dute eta, gainera, 'Gogoak' bideoklipa ere aurkeztu dute.
Esne Beltza osatzen duten bederatzi mutilek arrakasta betean jarraitzen dute Noa bigarren diskoarekin. Kasik hamar hilabete pasatu dira kaleratu zutenetik eta, eszenaratzea aldatze aldera, ikuskizun berria prestatzen aritu dira azken boladan.
Aste honetan bertan izango da egindako lanaren emaitza ikusteko lehen aukera, apirilaren 1ean ostirala Gasteizko Arabatakada jaialdian. Hurrengo egunean ere apirilak 2, larunbata kontzertua emango dute Zestoako Foru plazan. Bestalde, ez ahaztu Korrika 17 Donostiara helduko den egun berean apirilaren 17an, igandea Parte Zaharreko Trinitate plazan ariko direla GAZTEZULOk babestutako kontzertuetan. Esne Beltza berria ikusteko lehen aukerak dira, dantzarako eta festarako prest daudenentzat ezinbesteko hitzorduak.
Ikuskizun berriarekin batera, Gogoak bideoklipa dakartzate.