Esne Beltza eta Harrikaren lanak, labetik atera berriak

Esne Beltza eta Harrikaren lanak, labetik atera berriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esne-beltza-eta-harrikaren-lanak-labetik-atera-berriak/@@download/image/20106119622Esnebeltza.jpg
2012/12/13
berria
Zenbait musika talderen lan berriak entzuteko aukera izango da asteburuan. Bizkaian, bestalde, bi bertsolari txapelketen finala izango da.

Musikari dagokionez, Esne Beltzak Noa diskoa aurkeztuko du. Non eta Ereñozun; bertan entseatzen du taldeak. Gipuzkoako beste talde batek ere, Harrikak azken uzta dakar besapean: Arrosarik gabeko arantzak. Doka Donostiako Kafe Antzokian aurkeztuko dute. Besteak beste, Sorkun, Governors eta Seirenek ere jo dute asteburuan. Eta Bergarako gaztetxeko lagunak 10. urteurrena ospatzen hasiko dira. Bejondeiela!
Bertso saioak ere aipatu behar. Izan ere, Uribe Kostako eta Busturialdeko Bertsolari Txapelketen finala jokatuko dituzte asteburuan.
Surfzalea bazara, Durangon egunpasa egiteko aukera ederra duzu larunbatean. Zutundu proiektua aurkezteko Euskal Herriko 1. LongSkate jaialdia egingo dute.
Irakurri GAZTEZULOren agenda!!!