Esne Beltza, Athom Rumba , Txuma Murugarren, Bide Ertzean...

Esne Beltza, Athom Rumba , Txuma Murugarren, Bide Ertzean... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esne-beltza-athom-rumba--txuma-murugarren-bide-ertzean/@@download/image/201011252868AtomRhunba.jpg
2012/12/13
berria
Datorren larunbatean, abenduak 4, hasiko da Durangoko Liburu eta Disko Azoka. Landako guneko standetan kuxkuxeatu eta gustuko euskarazko liburu, disko eta bestelakoak erosteko parada ez ezik, musikaz gozatzeko egunak ere izango dira. Plateruena Kafe Antzokiak menu bikaina prestatu du eta GAZTEZULOk horretaz gozatzeko aukera emango dizu.

Hiru kontzertutarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Zure izen-abizenak zozketa poltsan sartzeko, emaila bidali besterik ez duzu gaztezulo@gaztezulo.com helbidera abenduaren 2a baino lehen zure izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin. Zer kontzertutara joan nahi duzun ere azaldu behar duzu mezuan.

Kontzertuak:
Abenduak 3, ostirala: Esne Beltza
Abenduak 6, astelehena: Athom Rumba
Abenduak 7, asteartea: Txuma Murugarren eta Bide Ertzean