Eskuz idazteak garuneko konexioak indartzen ditu eta ikaskuntza erraztu

Eskuz idazteak garuneko konexioak indartzen ditu eta ikaskuntza erraztu Eskuz idazteak garuneko konexioak indartzen ditu eta ikaskuntza errazten du, teklatuan idazterakoan baino gehiago. Hori dio behintzat ikerketa berri batek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskuz-idazteak-garuneko-konexioak-indartzen-ditu-eta-ikaskuntza-erraztu/@@download/image/independiente-alto-angulo-tomando-notas.jpg
2024/02/02
Eskuz idazteak garuneko konexioak indartzen ditu eta ikaskuntza errazten du, teklatuan idazterakoan baino gehiago. Hori dio behintzat ikerketa berri batek.
Eskuz idazteak garuneko konexioak indartzen ditu eta ikaskuntza erraztu

Mundu geroz eta digitalagoan,  pantaila eta teklatuek ordezkatu dituzte boligrafoa eta papera, baita ikasgela askotan ere (orain beste asko lehengora itzultzen saiatzen ari badira ere). Bada, ikerketa berri baten arabera, eskuz idazterakoan garuneko gune ezberdinen arteko konexioa sakonagoa da. Garuneko konektibitate hobetu hau berebizikoa da memoria eraikitzeko eta informazioa kodifikatzeko.

Ondorioztatu denaren arabera, eskuz idazteak zehaztasun ortografikoa hobetzen du eta baita memoriaren berreskurapena ere. Izan ere, bolaluma eta paperean ez du autozuzentzaileak funtzionatzen.

Hizkiak eskuz sortzerakoan garuneko konektibitatea handiagoa zela behatu zuen Norvegiako ikertzaile talde batek. Ondorio hauetara iristeko bi idazketa motak aztertu zituzten, bai eskuzkoa eta bai teklatu bidezkoa.

“Frogatu dugu, eskuz idazterakoan, garuneko konektibitate patroiak askoz garatuagoak daudela teklatuan idazterakoan baino”, azaldu du Audrey van der Meer irakasleak eta ikerketaren buruak. “Dakigunez, garuneko konektibitatea berebizikoa da memoria eraikitzeko eta informazio berria kodifikatzeko, beraz, izugarri onuragarria da ikaskuntzarako”.

“Gure aurkikuntzaren arabera, eskuen mugimendu zehatz eta kontrolatuekin sortutako informazio bisualak ikaskuntza bultzatzen du”, baieztatu du van der Meer-ek. Tekla bat zapaltzearen mugimendu soila, ordea, ez da horren estimulagarria garunarentzat.