Eskutik helduta, probak egitera

Laguna, maitalea, amorantea... gure bikote bilakatzen denean aldaketa handia gertatzen da: Harremana gizarteratzen dugu, segurtasuna ematen digu, etorkizunerako planak egiten ditugu... zoritxarrez, baina, bikote askok zenbait gauza egiteari ere uzten diote: Infekzioen kontrako probak egiteari, adibidez. ARGI ibili!
Bikotea topatzerakoan, askok babes neurriak edota antisorgailuak aldatzen dituzte. Aldaketa behar bezala egiten bada, pauso garrantzitsua izan daiteke etorkizunari begira. Bestela, tranpa arriskutsua bilaka daiteke. Ezjakintasuna, lotsa, beldurra eta ausardia eza izaten dira prozesu horren etsai nagusiak.
Adibidez, askok kondoia erabiltzeari uzten diote bikotea topatzerakoan; izan ere, maiteminduta gaude, eta uste dugu gure kuttunak ezin digula infekziorik transmititu: zoratuta gauzkan aldameneko horrek nola egingo luke, bada, halako gauzarik?
Bion arteko komunikazioa eta elkarri egiten dizkiogun maitasun adierazpenak zintzoak direla ziurtasun osoa dugu, eta harremanak berezko oreka duela. Hori horrela izanik, nik nola kutsatuko dut nire bikotea?
Sexu bereko bikoteekin ere gauza bera gertatzen da. Konfiantza osoa dugu bikotearengan, eta fideltasuna edota sexu esklusibitatea agindu dizkiogu elkarri. Gainera, gure bizitza eta ibilbide erotikoaren berri eman diogu elkarri, maiteminduta gaude, batak gertu sentitzen du bestea nola egin kalte ondokoari? Sentimendu eta bizipen hauek positiboak eta aberasgarriak dira, baina ez digute inolaz ere ziurtatzen, elkarri infekziorik transmitituko ez diogunik.
Probak egitea da horretarako bide bakarra, eta, gaur egun, bikote askok egiten dituzte. Bikote ugarik, elkarrekiko maitasun adierazpen gisa ulertzen dituzte proba hauek: azken batean, ondokoaren eta norberaren ongizateaz arduratzea eta aurrerapausoak emate hori, elkar maitatzeko eta zaintzeko beste modu bat gehiago baita. Hori horrela, probak egitea modu egokia da bikotearekiko ardura eta konpromisoa adierazteko. Gainera, probak doan dira, eta emaitzak konfidentzialak dira.
Haurrak izan nahi dituzten bikoteen kasuan ere, garrantzitsua da beharrezko proba guztiak aldez aurretik egitea. Bestela, ondoriorik balego, bidean den haurrak paira ditzake. Haurdunaldian, medikuak baimenik eskatu gabe egingo dizkigu GIB/Hiesa-ren probak. Eta behin haurdun egonda, gogorragoa izan daiteke proba horien ondorioz birusa edo infekzioak ditugula jakitea.
Beldurrak eraginda, pertsona batzuek odola ematea erabakitzen dute, probak behar bezala egin beharrean. Izan ere, odola ematen dugun bakoitzean, emaileen lagin guztiak aztertzen dituzte eta, beraz, gure odola kutsatuta badago, segituan jakinaraziko digute. Hala ere, hori ez da gure osasunaren berri izateko bide egokiena.
Zorionez, proba guztiak beharrezko bermearekin egiteko aukera eskaintzen diguten zerbitzu bereziak ditugu. Erabil ditzagun!
Woody Allenek esana: maitasuna da erantzuna, baina itxaroten duzun bitartean, sexuak zenbait galdera sortzen dizkizu.

Beste norbait zarela imajina ezazu eta horren arabera jokatu. Bakoitzak bere pertsonaia aukeratu eta interpretatu. Bata Martini mutila izan daiteke, bestea hoteleko bezeroa
Apirilaren 7a: Sexu eta Ugal Osasunaren Eguna.
Maiatzaren 15a: Familien Nazioarteko Eguna.
Maiatzaren 28a: Emakumeen Osasunaren Aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna.
Ekaina: Antzutasunaren Mundu Hilabetea.
Ekainaren 7a: Jaiotza Eskubideen eta Begirunezko Erditzearen Mundu Eguna.
Ekainaren 21a: Hezkuntza Ez Sexistaren Aldeko Nazioarteko Eguna.

SEXESALDIA

PROBATU AL DUZU?

Beste norbait zarela imajina ezazu eta horren arabera jokatu. Bakoitzak bere pertsonaia aukeratu eta interpretatu. Bata Martini mutila izan daiteke, bestea hoteleko bezeroa
SEXEGUNA