Eskumenak berreskuratzeko asmoz

Eskumenak berreskuratzeko asmoz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskumenak-berreskuratzeko-asmoz/@@download/image/londres_1378378954.jpg
2013/09/09
albiste-laburra
Londres erdialdean dago Westminster-eko Jauregia, Erresuma Batuko Gobernuaren egoitza, eta bertatik jakinarazi dute Justizia eta Poliziaren gainean uneotan Europar Batasunak dituen eskumenetako batzuk berreskuratzeko asmoa dutela; bereziki, atxiloketa agindu europarrari dagozkionak. 2004an sartu zen indarrean agindua, Dorre Bikien atentatuaren ondorioz. Hainbat adituk beronen eraginkortasuna eta azkartasuna goraipatu dituzten arren, beste askok adierazi dute atxilotuek jasotako babesa ez dela parekidea herrialde guztietan. 2009an 15.800 agindu eman zituzten, eta horietatik 4.400 bete.