Eskubidea duzu triste egoteko

Eskubidea duzu triste egoteko Gaizki pasatzen dugunean, oro har, ez dugu behar norbait esango diguna zer egin behar dugun. Aholkuak baino, momentu horietan gehiago baloratzen da enpatia eta ulermena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskubidea-duzu-triste-egoteko/@@download/image/pexels-photo-325676.jpeg
2019/12/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gaizki pasatzen dugunean, oro har, ez dugu behar norbait esango diguna zer egin behar dugun. Aholkuak baino, momentu horietan gehiago baloratzen da enpatia eta ulermena.
Eskubidea duzu triste egoteko

Momentu zail batetik pasatzen ari garen guztietan ez ditugu aholkuak behar. Halere, horrelakoetan jasotzen ditugu gomendio gehienak eman beharreko hurrengo pausoen inguruan. Argi dago intentzioa ona izan ohi dela, baina baliteke besteak hori behar ez izatea.

Aholkua opari arriskutsua izan daiteke, gaizki funtzionatu baitezake. Baina zergatik ez da gomendagarria aholkuak ematea gaizki pasatzen ari den horri? Badakigu eskatu gabeko aholkuak gutxitan funtzionatzen dutela. Babes informatiboa eta babes emozionala bereizten ikasi beharra dago. Lehena ez da bigarrena bezain erabilgarria. Aholkua spam egitearen modukoa da, eskatu gabeko iragarkiak eskaintzea.

Babes emozionala askoz eraginkorragoa da. Entzute aktiboa egiteak beti funtzionatzen du enpatia eta hurbiltasuna erakutsiz. Epaiketak alboratzen baititu eta baita aholku estandarrak ere. Halere, ekidinezina da besteen bizitzak gobernatzeko behar hori norbait gaizki ikustean eta hori egiteak ez du deus txarrik esaten gutaz. Aurkakoa, besteaz arduratzen garela adierazten du.

Gehienok erori gara tranpa horretan noiz edo noiz, ez da larria, betiere dinamika hau ez baduzu zure bizimodu bilakatzen. Bada rol hori gustuko duenik, gaizki pasatzen ari den jende topatzea bestearen ardura beregain hartzeko. Ez dute modu altruistan egiten edo kezka zintzo batek bultzaturik, baizik eta euren egoa puzteko. Zeren pertsonok beti ez ditugu aholkuak behar, baina zer dela eta?

Gizakia zerbaitek definitzen badu askatasun beharrak da, ekintzak eta erreakzio kapazitateak hain justu. Horregatik, beti ez dugu aholkuen beharrik gure erabaki propioei betoak jartzen baitizkie. Hau da, batzuetan nahikoa da norbaitek zer egin behar dugun esatea gure garunak esan dezan “ba orain justu guztiz kontrakoa egingo dut”. Gertatu  zaizu, ezta? Mekanismo horri erreaktantzia kognitiboa deitzen zaio. Hori dela eta, hobe da gaizki pasatzen ari den pertsonari ez esatea zer egin behar duen edo zer ez. Onena gure babesa daukala gogoraraztea da behar duenerako. Gaizki gaudenean ez baititugu beti gomendioak behar, beti behar dugu ordea ulermena, hurbiltasuna eta guztiaren gainetik enpatia. Askotan aholku bat bestea epaitzeko modu bat izan daiteke laguntza bat baino.