Eskuak/ukabilak

Gazteleraz Los Suaves taldearen abesti zahar bat zen, eta ingelesez, "Gazteak" telesaileko zenbait aktorek osatutako heavy talde umoretsua. Euskaraz ere bada zerbait, gero eta gehiago gainera, "Berri Txarrak" hitzen atzean. Dagoeneko hirugarren lana dute nafarrek honakoa. Bertan, "Ikasten" izeneko aurreko diskoan azaldutako garapena, zalantzarako tarterik txikiena ere utzi gabe, baieztatu dute. Berri Txarrak taldeak lan batetik bestera bakarrik berea duen soinua eraiki du, "hardcore melodikoa" izena jaso zuen olatu hartan oinarrituta (Green Day, NoFX eta batez ere Bad Religion). Produkzioa lagun izan dute oztopo izan ordez. Horren lekuko, adibidez, "Ebidenteegia" izeneko kantua.