Eskozian tanpoi eta konpresak doakoak izango dira emakume guztientzat

Eskozian tanpoi eta konpresak doakoak izango dira emakume guztientzat 2018tik dirurik ez duten emakumeek doan jaso dituzte produktu horiek; orain, neurria guztientzat zabalduko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskozian-tanpoi-eta-konpresak-doakoak-izango-dira-emakume-guztientzat/@@download/image/period-2-zp-er-200226_hpMain_16x9_608.jpg
2020/02/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

2018tik dirurik ez duten emakumeek doan jaso dituzte produktu horiek; orain, neurria guztientzat zabalduko dute.
Eskozian tanpoi eta konpresak doakoak izango dira emakume guztientzat

Aitzindari bihurtu dira eskoziarrak neurri honekin; hemendik aurrera, bertako emakumeek ez dute xentimo bakar bat ere gastatu beharko hilerokoarekin. Lege berria aldeko 112 botorekin onartu dute, eta hala, bertako gobernuak 28,7 milioi euro bideratuko ditu farmaziak eta bestelako leku publikoak doako tanpoi eta konpresekin hornitzeko.

Halako neurriak hartzen dituen lehen herrialdea da Eskozia; bestalde, Kanadan, Irlandan eta Kenian produktu hauek ez dute inposturik ordaitzen. 

HILEROKOAREN NEGOZIOA

Hilekoa negozio bat da, eta gizartearen erdiak erabiltzen ditu produktu horiek. Egin ditzagun kalkuluak; 13 urteetatik 51 urteetara emakume batek bataz-beste ia 500 hileko izango ditu bere bizitzan. Hilekoaren egun bakoitzeko lau-bost konpresa edo tanpoi erabiltzen ditu eta hileko bakoitzak lau-zazpi egun irauten baditu, emakume bakoitzak tanpoi edo konpresa kaxa oso bat behar du hileko bakoitzeko. Eta zenbat balio dute? 4-12 euro bitartean saltzen dituzte, kopurua eta herrialdearen arabera. Hau da, urtean 80 bat euro gastatzen ditugu hilekoarekin;3.000 euro hileko guztietan.

Hemen zaudenez... zure interesekoa izan daiteke?

DOAKO TANPOI ETA KONPRESAK ESKOZIARRENTZAT