Doako tanpoi eta konpresak eskoziarrentzat

Doako tanpoi eta konpresak eskoziarrentzat Dirurik ez duten emakume eskoziarrek doan eskuratuko dituzte hilekorako produktuak; zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doako-tanpoi-eta-konpresak-eskoziarrentzat/@@download/image/period_facials.png
2018/06/13
berria
Dirurik ez duten emakume eskoziarrek doan eskuratuko dituzte hilekorako produktuak; zer iruditzen?
Doako tanpoi eta konpresak eskoziarrentzat

Dirurik ez dagoenean, hilekorako tanpoi eta konpresak luxuzko produktuak bihurtzen dira. Hilekoa negozio bat da, eta gizartearen erdiak erabiltzen ditu produktu horiek. Egin ditzagun kalkuluak; 13 urteetatik 51 urteetara emakume batek bataz-beste ia 500 hileko izango ditu bere bizitzan. Hilekoaren egun bakoitzeko lau-bost konpresa edo tanpoi erabiltzen ditu eta hileko bakoitzak lau-zazpi egun irauten baditu, emakume bakoitzak tanpoi edo konpresa kaxa oso bat behar du hileko bakoitzeko. Eta zenbat balio dute? 4-12 euro bitartean saltzen dituzte, kopurua eta herrialdearen arabera. Hau da, urtean 80 bat euro gastatzen ditugu hilekoarekin; 3.000 euro hileko guztietan.

 

Ez da kopuru txikia, oraindik ere gutxiago jateko ere ez duzunean. Arazoari aurre egiteko helburuarekin, Eskozian 568 mila euro bideratuko dituzte baliabiderik gabeko emakumeek tanpoi eta konpresak doan eskuratzeko aukera izan dezaten. Guztira 18.800 emakume laguntzea espero dute; hala, I, Daniel Blake filmeko eszena famatua ez errepikatzea espero dute; bertan, emakume batek tanpoi kaxa bat lapurtzera behartuta ikusten du bere burua dirurik ez duelako, eta zoritxarrez, harrapatu egiten dute.

 

'I, Daniel Blake' filmeko eszena