Eskozian, txakur-taldeak baliatuz, animalia basatiak ehizatzea debekatu da

Eskozian, txakur-taldeak baliatuz, animalia basatiak ehizatzea debekatu da Debeku honekin 252 urteko tradizioari amaiera eman zaio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskozian-ez-dira-animalia-basatiak-ehizatzea-txakur-taldeak-baliatuz/@@download/image/disparo-alto-angulo-zorro-rojo-bosque-cubierto-vegetacion-luces.jpg
2023/06/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Debeku honekin 252 urteko tradizioari amaiera eman zaio.
Eskozian, txakur-taldeak baliatuz, animalia basatiak ehizatzea debekatu da

Eskozian, ofizialki, amaiera eman zaio orain dela 252 urtetatik herrialdean ospatzen zen azeri-ehiza tradizioari. Urte hasieran jarri zen indarrean ofizialki lege berria. Lege honegatik debekatua egongo da animalia basatiak ehizatzea txakur-taldeak baliatuz. 

Lanarkshire eta Renfrewshire eskualdeen artean ospatu zen azken ehiza-ekintza pasa den martxoan. Bertan ez zen inongo animaliarik akabatu. 

Sekulako garaipena da neurri hau animalientzat. Eskoziako animalien aldeko elkarteak txalotu egin dute lege berria, urteak baitzeramaten praktika krudel hau ezabatzeko borrokan. 

Alabaina, Erresuma Batuan, 2004. urtean ugaztun basatien ehiza orokorki debekatua badago ere (azeria barne), legeak dituen anexoak profitatzen dira praktika hauekin jarraitzeko. Tony Blair-en agintaldian gainera legearen zuzenketa bat burutu zen eta horri esker Ingalaterran eta Galesen ehunaka azeri ehizatzen dira modu tradizionalean.