Eskoziak menstruazioko produktuak doan eskainiko ditu

Eskoziak menstruazioko produktuak doan eskainiko ditu Hilekoaren normalizazioaren bidean sekulako aurrera pausoa eman du Eskoziak. Ea eredu hau mundu osotik zabaltzen den orain. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskoziak-menstruazioko-produktuak-doan-eskainiko-ditu/@@download/image/POLITICS Sanitary 07114210.jpg
2020/11/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hilekoaren normalizazioaren bidean sekulako aurrera pausoa eman du Eskoziak. Ea eredu hau mundu osotik zabaltzen den orain.
Eskoziak menstruazioko produktuak doan eskainiko ditu

Badirudi hilekoaren inguruko elkarrizketak aldatzen ari direla, gaia tabua izateari uzten ari dela. Hori dela eta, geroz eta gehiagok aldarrikatzen dute menstruazioko produktuak doan izan behar luketela. Urte honen hasieran, emakumeen eskubideen aldeko 20 urteko kanpaina luze baten ondoren, Erresuma Batuko gobernuak iragarri zuen tanpoiaren zerga deitutakoa ezabatzea. Honela bertako emakumeek 40 libera aurreztuko dituzte.

Oraingo honetan ere berri onak datoz iparraldetik. Eskozia munduko lehen herrialdea bilakatu da hileko produktuak doan eskaintzen. Laburbilduz: produktu hauek behar dituzten pertsonak eskura edukiko dituzte euren lanean, komunetan, eraikin publikoetan, eskoletan eta unibertsitateetan. 

Albiste on hau, Monica Lennon buru duen lau urteko kanpaina baten ostean etorri da. Lennon Scottish Labour alderdiaren osasun bozeramailea da. Aste honetan bertan, eskoziar parlamentuak, aho betez, bozkatu zuen hileko produktuak doan izatearen lege proiektuaren alde. Beraz, hemendik aurrera, arau berriei jaramon eginez, autoritate lokalek eta hezkuntza institutuek behar duen guztiarentzat hileko produktuak doan eskaini beharko ditu. 

Honek mugarri bat ezarriko du hilekoa duten pertsona guztiengan, adierazi du Lennon-ek. Berak hilekoaz hitz egiterako garaian aldaketa handia nabaritu da azken urteetan. Orain dela urte batzuk ez zegoen eztabaida irekirik mestruazioaren inguruan, egun ordea ohikoa da. Hori dela eta, Eskoziako parlamentuak gai hauek mahai gainean jarri ditu, eta hileko produktuen jasangarritasuna ere eztabaidatu dute. 

Irabazi asmorik gabeko zenbait erakundek burututako ikerketa baten arabera menstruazio pobrezia, hau da, osasun produktuak ordaintzeko gaitasun eza- hazi egin da COVID-19aren garaian. 2017an, hamar umetatik batek ezin zituela osasun produktuak ordaindu jakin zen eta %12ak bere konpresa eta tanpoi propioak inprobisatu behar dituela. Dirudienez, pandemia honekin kopuru hori hazi egin da. 

Eskozia izan da lehen lurraldea produktu hauek behar dituen ororen eskura jartzen, baina baliteke beste askok ireki duen bide hau jarraitzea. Ea hala den!