Eskola katoliko batek Harry Potter-en liburuak debekatu ditu “espiritu gaiztoak konjuratzeko arriskuagatik”

Eskola katoliko batek Harry Potter-en liburuak debekatu ditu “espiritu gaiztoak konjuratzeko arriskuagatik” Eskolako apaiza ziur dago liburuan azaltzen diren sorginkeriak eta madarikazioak egiazkoak direla eta zenbait exorzistek gomendatu omen diote liburuak eskolatik kentzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskola-katoliko-batek-harry-potter-en-liburuak-debekatu-ditu-201cespiritu-gaiztoak-konjuratzeko-arriskuagatik201d/@@download/image/ap_0710030156698-69a6d91338e0a38f03d78bb7e9e290508cfb1273-s800-c85.jpg
2019/09/04

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Eskolako apaiza ziur dago liburuan azaltzen diren sorginkeriak eta madarikazioak egiazkoak direla eta zenbait exorzistek gomendatu omen diote liburuak eskolatik kentzea.
Eskola katoliko batek Harry Potter-en liburuak debekatu ditu “espiritu gaiztoak konjuratzeko arriskuagatik”

Nashville-eko (Estatu Batuak) eskola katoliko pribatu batean ezinezkoa da Harry Potter-en libururik aurkitzea, bertan “sorginkeria eta madarikazio errealak azaltzen baitira eta irakurtzen duen orok espiritu gaiztoak konjuratzeko arriskuak ditu.”

The Tennessean, bertako egunkariak zabaldu duenez, Dan Reehil, eskola katolikoko apaizak email bat idatzi zien gurasoei J. K. Rowling-en liburu famatuak debekatzeko arrazoiak azalduz eta aipatuz Estatu Batuak eta Erromako zenbait exorzistek gomendatuta ezabatu dituela liburu horiek eskolako liburutegitik.

Eskolako superintendente Rebecca Hammel apaizaren alde azaldu da: “bere aginpidean dago horrelako erabakiak hartzeko, zeren apaiz bakoitzak autoritate kanonikoa du horrelako ekintzak burutzeko eskola katoliko baten barnean.”

Harry Potter-en liburuak zentsuratuak izan dira kristauengandik 1997an sagako lehen liburua, Harry Potter eta sogin harria, argitaratu zenetik. 1999an American Library Association elkartekoek baieztatu zuten liburuek “magia eta ezkutuan dagoena goraipatzen dutela haurrak nahastuz.”