Eskola aurreko ehiza

Resolute herrixka txikia da. Uhartedi Artiko kanadarraren baitako Cornwallis irlan dago, Ipar Polotik 1.000 kilometroko distantziara, 75 graduko ipar latitudean. Hotza da bertako biztanlerik zaharrena. Kiroldegi bat, igerileku klimatizatua, poliziaren kuartela, bi hotel, supermerkatu bat, bi eliza eta herriko zazpi haurrentzako eskola dira eraikin nagusiak, eta biztanleak etxe prefabrikatuetan bizi dira. Goizetan, haurrak eskolara irten aurretik, gurasoek errifleak hartuta zeharkatzen dituzte kaleak, hartza zuriren bat ikusiz gero tiroz akabatzeko. Larrua eta haragia, behintzat, ongi aprobetxatuko dituzte!