Esklabuak kaiolatan

Esklabuak kaiolatan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esklabuak-kaiolatan/@@download/image/nanchang_1372769575.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Nanchang hirian, Txina ekialdeko Jiangxi probintzian, kaioletan sartu dituzte eskaleak. Behin behineko neurria da, topaketa erlijioso batzuen harira kaleetan pilatutako milaka bisitari eta hiritarrak eskean ari direnengandik babesteko helburua duena. Halaxe adierazi du Nanchangeko Udaleko bozeramaile batek, eta gaineratu du eskaleek pozik egon beharko luketela kaioletan "oso eroso" daudelako, nahi dutenean irten eta hiritik alde egin dezaketelako, eta ez zaielako jatekorik eta edatekorik falta. Asiako giza eskubideen babeserako erakundeek, ordea, zooetako animaliek baino tratu okerragoa jasaten ari direla salatu dute.