'Eskerrik asko Roberto', GAZTEZULO bideo lehiaketaren irabazlea
Iñaki Reyna sopelatarrak, Lander Otaola bilbotarrak eta Ylenia Baglietto eibartarrak irabazi dute GAZTEZULOren Hi eta Hire Munduak Bideo Lehiaketa Eskerrik Asko Roberto lanarekin.
Donostiako Doka Kafe Antzokian jaso dute 1.500 euroko diru saria. Epaimahaiaren aipamen berezia jaso du, bestalde, 252 fps bideoaren egileek, Julen Ardanaz eta Maddi Barber iruindarrek.
Andoni Mendizabalek Donostiako Euskararen Udal Patronatuak ikusentzunezko materiala erosteko 1.000 euroko txartela jaso dute. Donostian bizi edo Donostian ikasten dutenen lanak aztertu ditu epaimahaiak kategoria honetan.
Azkenik, GAZTEZULOren irakurle guztiek izan dute botoa emateko aukera GAZTEZULO.COMen, eta Jokin Leniz lekeitiarraren Surfin Charliek jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOren elastikoez eta diskoez ederki hornitutako saskia ederra jaso dituzte opari.
Bideo guztiak hementxe ikusgai:
http://www.gaztezulo.com/bideo_lehiaketa.php