eskeleto bat bilboko gaztetxean

Duela 15 urte, 1992ko azaroaren 10ean, Udaltzaingoa eta zenbait udal langile Bilboko Alde Zaharreko Gaztetxera sartu ziren, eta zerratu egin zuten. Bide luzea egina zuen gaztetxe baten azken eguna izan zen hura. Zalantzarik gabe, gertaerak ezusteko protagonista izan zuen: "Giza eskeleto" ospetsua.
Asteartea. Goizeko 06.00ak aldera. Helikoptero hotsak Bilboko Alde Zaharreko auzotarrak iratzarri zituen. Helikopteroak, beleek bezala, berri txarra zekarkien Alde Zaharreko Gaztetxekoei. Izan ere, 07:20an, Udalaren aginduz, langile eta udaltzain andana Espainiako Banketxearen kaleko gaztetxera sartu zen. Udaltzainek gaztetxea miatu, bideoan irudiak hartu eta gauzak eraman ondoren, langileek ateak eta leihoak adreiluz zerratu zituzten.
Euskal Herriko gaztetxe mitiko baten azken orduak ziren haiek. Auzotar batzuek pozik hartu zuten udal langileen eta udaltzainen lana. Baina protestarik ere ez zen falta izan goiz hartan: gaztetxeko lagunena, eta eurekin bat egin zuten beste bilbotar batzuena. Dena den, Ertzaintza ere han zebilen, gaztetxe inguran, eta pare bat alditan oldartu zitzaien.
Bertan zereginik ez zegoela ikusita, gazteek eserialdia egin zuten udaletxe aurrean. Orduan ere egurtu egin zituzten. Espainiako poliziek, kasu hartan.
Bitartean, udaletxe barruan Josu Ortuondo EAJko alkatea gaztetxea zerratzeko arrazoiak azaltzen ari zen prentsaurrean. Kultur gunea izan beharrean, gaztetxea "benetako zuloa" zela esan zuen. Oposizioko alderdi politiko gehienek bat egin zuten alkatearekin: PSE-EEk lehenago ez zerratu izanagatik pena agertu zuen, eta PPk, Carlos Iturgaitz zinegotziaren berbetan, lokala "arriskutsua" zela adierazi zuen. HB, berriz, itxieraren kontra agertu zen.
Deabrukeriak
Egun haietan, protagonista izatea inola ere espero ez zuen norbaitek zer esan ugari eman zuen: giza eskeletoa. Udal iturriek zabaldutako eta ohiko hedabideek behin eta berriro errepikatutako albisteen arabera, gaztetxean giza eskeleto bat topatu zuten udaltzainek. Besterik ere aurkitu ei zuten. Hona hemen 1992ko azaroaren 11ko El Diario Vasco egunkariak esandakoa: "Poliziak sei suziri jaurtigailu, zenbait piroteknia jaurtigai, makilak, aizkora bat eta giza eskeleto bat aurkitu zituen gaztetxe batean, Bilboko Alde Zaharrean".
Zer ote zen hura? Kale borrokan erabiltzeko tresna biltegia? Kanibalismoa ere egiten zuten gaztetxean? Aurkikuntzek helburu xumeagoa zuten, ordea: Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladak adierazi zuenez, suziriak jaurtitzeko hobiak kalejiretan erabili ohi zituzten, eta eskeletoari zegokionez, Udalak berak plastikozkoa zela argitu behar izan zuen. Dena den, giza eskeletoari buruzko ika-mikak berea egin zuela ikusita, Udalak beste berri ikaragarri bat ezagutarazi zuen: gaztetxean zortzi urteko neskato baten kaskezurra eta aker handi eta gris baten irudia atzeman zituztela. Satanismoa egiten zuten gaztetxean?
Rock lantegia
Bilboko Gazte Asanbladak 1986an okupatu zuen Bilboko Aurrezki Kutxak Espainiako Banketxearen kalean zuen egoitza. Aretoa hutsik zegoen hemezortzi urte lehenagotik. Zenbait liskarren ondoren, 1988an, gaztetxeko lagunek eta Jose Maria Gorordo EAJko kidea buru zuen Udal Gobernuak akordioa sinatu zuten. Udalbatzarrak hitzarmena onartu zuen, eta Udalak gaztetxea intsonorizatzeko diru laguntza eman zion Gazte Asanbladari. Gaztetxea zabalik egon zen bitartean, ikastaroak eta hitzaldiak egin zituzten, eta hainbat musika taldek entsegutarako erabili zuten. Fermin Muguruzak garai hartan Negu Gorriak taldeko kidea Euskal Herriko rock eskolarik handiena izan zela esan zuen.
Dena den, auzotar eta, batez ere, dendari asko ez zeuden batere pozik gaztetxearekin. Kontzertuetan zarata handia sortzen zela eta jendeak edozein lekutan txiza edo botaka egiten zuela zioten. Asanbladako kideen berbetan, aldiz, arazo haiek Alde Zaharreko beste toki batzuetan ere gertatzen ziren.
Kontuak kontu, Udalak araudi berria ezarri zuen 1991. urte bukaeran, eta gaztetxea alkoholik ez saltzera eta kontzertuak asteburuetan baino ez antolatzera behartu zuen. Gazte Asanbladak inposiziotzat jo zuen hura. Udalak, gaztetxeak araudi berria betetzen ez zuenez, zerratzeko agindua eman zuen.
Gaztetxea zerratu ondoren, Josu Ortuondo alkateak konpromisoa hartu zuen: "Gaztetxea autokudeaketa gune bilakatzen ari zen, pribatua erabat. Orain Udalak zuzenduko du, eta mundu guztiarentzat publikoa izango da". Ez zuen konpromisoa bete.