Eskaner sagua

Eskaner sagua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskaner-sagua/@@download/image/20111077876LSM-100_lg.jpg
2012/12/13
berria
LG etxeak eskaneatzeko gai den sagua sortu du. LSM-100 hau sagu optikoa da, eta A3 tamainako orriak ere eskaneatzeko gai den irudi sentsorea du. Erabilera errazekoa da, ohiko bi botoiez gain baduelako hirugarren bat sakatuz gero zuzenean eskaneatzen duena; irudiak formatu anitzetan eskaintzen ditu gainera. Dagoeneko salgai da 150 eurotan. Hori bai, kontu pixka bat eduki beharko duzu ez baduzu mahaia behin eta berriz digitalizatu nahi.