Eskandalua Hong Kongen

Hong Kongen hautsak harrotu ditu zabor-kazetaritzaren azken eskandaluak. Argazki batzuetan, nerabeen idolo bat Edison Chen aktoresa eta abeslari ezagun batzuekin sexu harremanak izaten ageri da. Antza, Chenek ordenagailua konpontzera eraman zuen, eta informatikariak zintzilikatu zituen argazkiak. Komunikabideek ez dute beste hizketagairik. Poliziak dozena bat lagun atxilotu du; tartean, informatikaria eta argazkiak zabaltzen lagundu duten zenbait internauta. Chenek AEBetara alde egin du. Eta mehatxupean bizi omen da, argazkietan ageri diren nesken managerrak oso harreman estua omen duelako mafiarekin...